Urtero bezala, gure ikastetxeko batxiler bateko ikasleek(guk), Poloniako ikastetxeekin egiten dute elkartrukea, autobusean eginiko bidai honetan hainbat hiri ezagutu eta egun batzuetan familia batekin egoten gara, Berna, Praga, Poloniako Poznan eta Torun, Berlin eta Paris hiriak ezagutu ditugu, horrela hainbat kultura, leku eta ohitura ezberdin ezagutu ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu bidai honetan, elkarbanatzea eta besteei laguntzea ona dela, zuk laguntza behar duzunean ingurukoek ematea gustatzen zaizulako. Beraien aldetik gauza ugari eskeintzen zizkiguten oso esker onekoak zirelako.
Aukera izan ezgero gomendagarria dela esango genieke nahi duenak joateko eta berriz joateko aukera izango bagenu ere hara joango ginateke izugarrizko esperientzia izan zelako eta oso ondo pasa genuelako.
Interesatuak egon ezgero hemen daukazue egunero egiten genuena idazten zuten blog bat: http://tolosapoznan.blogspot.com.es/




Guztiz ados nago zuekin Mutilak!
ErantzunEzabatuAukera paregabea da eta nik ere gomendatuko nuek bidai hau egitea.
Egia da asko ikasten dugula horrelako bidaietan, batez ere elkarbanatzen... Asko gustatu zait zuen bloga!
Ni ere guztiz ados nago baina han egin genituen planak irakurtzea faltan bota dut; nik han egin genituen plan batzuk idatziko nituen. Hori kenduta guztiz ados nago zuekin.
ErantzunEzabatuNi ere guztiz ados nago baina han egin genituen planak irakurtzea faltan bota dut; nik han egin genituen plan batzuk idatziko nituen. Hori kenduta guztiz ados nago zuekin.
ErantzunEzabatuZorionak!! asko gustatu zait egin duzuen lana. Ederki pasa genuen e... Espero dut urrengoak ere hau bezalakoak izatea!
ErantzunEzabatu