2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

"FLOR DEL DESIERTO" PEKIKULA

Pelikula honetan ablazioaren gaia aipatzen da eta emakume baten kasuaren istorioa da, bertan, bere jaiotze herritik alde egiten du(Somalia) eta herrialde garatu batera joaten da, han beste kultura bat eta beste bizitza bat ezagutzen ditu, guretzat ezaguna dena eta bukaeran nahikoa famatua egiten denez hitzaldi bat ematen du ablazioa egin zioten kasu bat delako.

Gure iritziz oso pelikula intersgarria da eta gainera asko ezagutzen ez dugun gai bati buruz hitz egiten du eta mingarriak diren eszena batzuk azaltzen dira, ez gara aspertu pelikula ikusten.

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

ETIKA ETA POLITIKA

Blogeko lan honetan ea non dago etika gaur egungo politikan? Galderari erantzutea da.
Zer hartzen dugun zuzentzat eta zer hartzen dugun okertzat, horrexekin lotuta dago morala. Norbaitek bere iritziz zer den ondo edo gaizki jokatzea esplikatzen digunean, bere moral indibidualaz ari zaigu, argi eta garbi. Aldiz, pertsona horri bere ideiak arrazoitzeko eskatzen badiogu, eta on edo txar iruditzen zaizkion jarrerak justifikatu behar baditu, orduan etikaren alorrean sartzen gara.
Etikak gizabanakoa zoriontsu izateko baldintzak ditu aztergai, eta politikak, berriz, denei bizimodu ona bermatzeko nola antolatu behar den gizartea.
Politika gizarte demokratikoetan antolakuntza hartzen duen elementuen multzoa da bertan, herritarrek aukeratzen dituzten ordezkariek agintzen dute.


Politikak legeak jartzen ditu eta hori etikoa da ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten duelako, baina politikaren okerrena da legeak jartzen dituzten batzuek ez dituztela betetzen eta ez dutela zigorrik jasotzen bere lagun politikariek agintzen dutelako, horregatik ez dute legea denentzat berdin erabiltzen, beraz denak berdinak ez garela pentsa dezakegu pertsona horiek abantailak dituztelako.

2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

POLONIAKO ELKARTRUKEA

Urtero bezala, gure ikastetxeko batxiler bateko ikasleek(guk), Poloniako ikastetxeekin egiten dute elkartrukea, autobusean eginiko bidai honetan hainbat hiri ezagutu eta egun batzuetan familia batekin egoten gara, Berna, Praga, Poloniako Poznan eta Torun, Berlin eta Paris hiriak ezagutu ditugu, horrela hainbat kultura, leku eta ohitura ezberdin ezagutu ditugu.

Gauza asko ikasi ditugu bidai honetan, elkarbanatzea  eta besteei laguntzea ona dela, zuk laguntza behar duzunean ingurukoek ematea gustatzen zaizulako. Beraien aldetik gauza ugari eskeintzen zizkiguten oso esker onekoak zirelako.

Aukera izan ezgero gomendagarria dela esango genieke nahi duenak joateko eta berriz joateko aukera izango bagenu ere hara joango ginateke izugarrizko esperientzia izan zelako eta oso ondo pasa genuelako.


Interesatuak egon ezgero hemen daukazue egunero egiten genuena idazten zuten blog bat: http://tolosapoznan.blogspot.com.es/

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Bizitzan zoriontsu izateko zer behar dugu?

Zoriontasunean hainbat iritzi daude, historian zehar aldatzen joan dira pentsaerak eta hainbat talde sortu dira, desberdinak izan arren denek helburu berdina zuten, zoriontasuna lortzea.
Aristotelesen ustez, arrazoimena eta mintzamena izateak bereizten gaituenez gizon-emakumeok, bizitza zoriontsuena ez da izango gauza materialez kezkatzen dena, jakintsuenaren bizitzeko modua da, bere denbora pentsatzen igarotzen duelako egiaren bila.

Epikuroren arabera, zoriontsu izan nahi badugu, gure nahi eta deseo natural eta premiazkoak asetzea solik hartu behar dugu gure bizitzaren ardatz, eta asetze horretan, neurriz jokatu. Epikuroren etikak ataraxia lortzea proposatzen du, asaldurarik gabeko baretasun-egoera, alegia. Plazer fisikoa ez dela baztertu behar esaten zuen. Baina plazer mota hori kontrolatu egin behar dela neurritasuna gordeta, sufrimendurik ekar ez diezagun. Plazerik onenak mundu espiritualekoak direla esaten zuen, batik bat, ezagutza eta adiskidetasuna.

Estoikoen iritziz,mundua den bezala denez,  gizaki jakintsuak, bertutea duenak,  onartu egin behar du, ona baita berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz. Hori da modu bakarra  zoriontasuna lortzeko . Giza natura okertzen denean, bertutera heltzeko ekidin behar den eta grina sortzen da.

Kantek autonimia aldarrikatzen du, hau da, zuretzat ona dena pentsatu behar duzu baina arau batekin, inperatibo kategorikoa, jokatu behar dugula, lege unibertsal bihurtu nahi genukeen maxima bati jarraituz, beraz zuretzat ona dena eta zuri egitea gustatuko litzaizukena da

Gure ustez zoriontsu izateko nahi duguna egin behar dugu eta horrela alai biziko gara ametsak  edo helburuak lortzeko, diruak lagun diezazuke baina ez dizu zuzenean zoriontasuna ematen eta inguruan laguntzen dizuten pertsonak edukitzea (lagunak,familia) garrantzitsuagoa iruditzen zaigu. Pentsatzen dugu guk saiatu behar dugula ingurukoak zoriontsu egiten beraiek berdina egiteko eta denak zoriontsu izan gaitezen. Zoriontsu izateko inorrek ez du egon behar besteen gainetatik eta horregatik ezin da diskriminaziorik egon.

Badakigu oso zaila dela denak berdinak garen gizarte bat lortzea, pertsona batzuk nahiago dutelako besteen gainetik egon, baina uste dugu hori enpatia falta dela. Imperatibo kategorikoarena idea ona iruditzen zaigu(Joka ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz) denok irabazten aterako ginatekelako. Beharra duten pertsonei laguntza eskeintzeak zoriontsu egiten gaituela pentsatzen dugu, beharra duten pertsonak zenbakietan gu baino gutxiago izan arren ez direlako gu baino pertsona txarragoak.


2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

"GIPUZKOARA ETORRI ABERATSAK BAZARETE BAKARRIK"

Orain dela gutxi EAJ-ak eta PSE-ek Javier Marotoren hitz kritikatu zituzten etorkinez esan zituen hitzen aurka, PP-k hainbat  kolektibori diru sarrerak kendu zizkielako eta orain EAJ-k etorkinak diru laguntzekin bizitzera datozela esan du, laguntza horiek erakarri egiten dituztelako eta “migrazio ixuri artifiziala” egiten dutelako, diru laguntza horiek gizarteratzen laguntzen ez diela ere gaineratu du.
Jendeak nahiago lan egiten duen jendea bizi baldintza obeagoeak eskaintzen dituen gizartean baina eraso xenofoboak esateko aitzakiak bakarrik dira. Kanpotik gure dirua xautzera datoztela saldu nahi digute beste gezurren artean. Gipuzkoako foru aldundiak lortu nahi duena da aberatsek zerga gutxiago ordaintzea, hau da, ekonimikoki eta sozialki ahuelenak direnak ahulagoak izango dira eta aberatsak aberatsago. Denentzat gizarte desberdina saldu nahi digute, beraintzat obeagoa dena onurak dituztelako.
Gure ez gaude ados EAJ-k hartutako erabakiarekin, denak berdinak garelako eta besteen lekuan jarri beharko genuke jakiteko zer gustatu litzaiguken, arazo nagusia krisia dela uste dugu etorkinek ezin dutelako lana lortu eta horregatik pentsarazten die diru laguntzetik bizi direla, baina eskatuko genieke etorikinei lana bilatzen sailatzea eta bestela diru laguntzarik ez ematea.


http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2016/04/14/ongi-etorri-aberatsa-bazara/
Ekonomikoki ahulak are gehiago baztertzea eta aberatsak are gehiago babestea, hori bai gizarte artifiziala, batzuek eraiki nahi dutena.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

ERREFUXATUEN KRISIA


SOS arrazakeria Guipuzkoako kordinatzailea izan zen eta gaur egun beste boluntario bat bezala jarraitzen du.

Agustin Unzurruzagari eginiko elkarrizketa bat da, bere ustez europa osoa krisi humanitario baten aurrean dago eta gainera ez dago betetzen bete beharko lituzkeen hainbat lege, konpromiso eta akordio. Krisiari erantzuteko ez dute aurrerapausorik egin eta orain dena ankaz gora jarri denean hasi dira mugitzen. Merkelek Hollandek eginiko hitzez galdetzen diotenean esaten du ondo geratzeko diskurtsoak egiten dituztela eta praktikan ez dituztela betetzen agindutako gauzak.

Bidezkoaden galdetzen diotenean, garbi esaten du ezetz jendeak gaizki bizi delako emigratzen duelako. Birkokatu egin beharko liraketela baina garrantzitsuena jendearen borondate dela esaten du, horretarako Europak alternatibak eta bideak zabaldu beharko lizkieke.

AEBri dagokionez Europaren inplikazio berdina eduki beharko lukeela munduaren oinarrietako bat delako.Bukatzeko migrazioa gizartearentzat onuragarria dela esaten du aldaketa sortzen direlako eta mundua aldatzen doalako.

Gu ados gaude Agustin Unzurruzagarirekin gu oso ondo bizi gara eta besteen larruan jartzen ikasi behar dugu.



 Resultado de imagen de refugiados sirios en europa
 








2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala


MARTXOAREN 8KO OSPAKIZUNA NOIZBAIT DESAGER DADIN


Tolosako udalak ikastetxeekin elkarlanean jarri da, Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunen egitaraua egiteko. Tolosako udalaren helburua ospakizun hau desagertzea da eta urteko egun guztiak izateko berdintasunaren aldekoak, horretarako egitarau luzea prestatu dute, bertan hainbat erakusketa, hitzaldi, ekitaldi… daude.


Resultado de imagen de berdintasuna


Honekin batera naiz aldizkariko iritzi testu honekin emakume hauek erakutsi nahi digute emakumeek nahiz eta maila altuetan egon (kongresuan, artea sortu, orkestrak zuzendu, kiroletan egon…) ez zaie ikusten eta aldarrikatu nahi dutena gizonezkoen eta emakumezkoen lorpenak berdinak direla. honen kulpa komunikabideena dela esaten dute arrazoia du ikusten duguna komunikabideek erakusten digutelako eta emakume gehiago animatu nahi ditu kiroletan aritzeko