Gure iritziz oso pelikula intersgarria da eta gainera asko ezagutzen ez dugun gai bati buruz hitz egiten du eta mingarriak diren eszena batzuk azaltzen dira, ez gara aspertu pelikula ikusten.
2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena
"FLOR DEL DESIERTO" PEKIKULA
Gure iritziz oso pelikula intersgarria da eta gainera asko ezagutzen ez dugun gai bati buruz hitz egiten du eta mingarriak diren eszena batzuk azaltzen dira, ez gara aspertu pelikula ikusten.
2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena
ETIKA ETA POLITIKA
Blogeko lan honetan ea non dago etika gaur egungo politikan? Galderari
erantzutea da.
Etikak gizabanakoa zoriontsu izateko
baldintzak ditu aztergai, eta politikak, berriz, denei bizimodu ona bermatzeko
nola antolatu behar den gizartea.
Politika gizarte demokratikoetan antolakuntza
hartzen duen elementuen multzoa da bertan, herritarrek aukeratzen dituzten
ordezkariek agintzen dute.
Politikak legeak jartzen ditu eta hori etikoa
da ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten duelako, baina politikaren
okerrena da legeak jartzen dituzten batzuek ez dituztela betetzen eta ez dutela
zigorrik jasotzen bere lagun politikariek agintzen dutelako, horregatik ez dute
legea denentzat berdin erabiltzen, beraz denak berdinak ez garela pentsa
dezakegu pertsona horiek abantailak dituztelako.
2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea
POLONIAKO ELKARTRUKEA
Urtero bezala, gure ikastetxeko batxiler bateko ikasleek(guk), Poloniako ikastetxeekin egiten dute elkartrukea, autobusean eginiko bidai honetan hainbat hiri ezagutu eta egun batzuetan familia batekin egoten gara, Berna, Praga, Poloniako Poznan eta Torun, Berlin eta Paris hiriak ezagutu ditugu, horrela hainbat kultura, leku eta ohitura ezberdin ezagutu ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu bidai honetan, elkarbanatzea eta besteei laguntzea ona dela, zuk laguntza behar duzunean ingurukoek ematea gustatzen zaizulako. Beraien aldetik gauza ugari eskeintzen zizkiguten oso esker onekoak zirelako.
Aukera izan ezgero gomendagarria dela esango genieke nahi duenak joateko eta berriz joateko aukera izango bagenu ere hara joango ginateke izugarrizko esperientzia izan zelako eta oso ondo pasa genuelako.
Interesatuak egon ezgero hemen daukazue egunero egiten genuena idazten zuten blog bat: http://tolosapoznan.blogspot.com.es/



Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
