Gure iritziz oso pelikula intersgarria da eta gainera asko ezagutzen ez dugun gai bati buruz hitz egiten du eta mingarriak diren eszena batzuk azaltzen dira, ez gara aspertu pelikula ikusten.
GARRANTZITSUENA DA GALDERAK EGITEARI EZ UZTEA
2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena
"FLOR DEL DESIERTO" PEKIKULA
Gure iritziz oso pelikula intersgarria da eta gainera asko ezagutzen ez dugun gai bati buruz hitz egiten du eta mingarriak diren eszena batzuk azaltzen dira, ez gara aspertu pelikula ikusten.
2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena
ETIKA ETA POLITIKA
Blogeko lan honetan ea non dago etika gaur egungo politikan? Galderari
erantzutea da.
Etikak gizabanakoa zoriontsu izateko
baldintzak ditu aztergai, eta politikak, berriz, denei bizimodu ona bermatzeko
nola antolatu behar den gizartea.
Politika gizarte demokratikoetan antolakuntza
hartzen duen elementuen multzoa da bertan, herritarrek aukeratzen dituzten
ordezkariek agintzen dute.
Politikak legeak jartzen ditu eta hori etikoa
da ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten duelako, baina politikaren
okerrena da legeak jartzen dituzten batzuek ez dituztela betetzen eta ez dutela
zigorrik jasotzen bere lagun politikariek agintzen dutelako, horregatik ez dute
legea denentzat berdin erabiltzen, beraz denak berdinak ez garela pentsa
dezakegu pertsona horiek abantailak dituztelako.
2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea
POLONIAKO ELKARTRUKEA
Urtero bezala, gure ikastetxeko batxiler bateko ikasleek(guk), Poloniako ikastetxeekin egiten dute elkartrukea, autobusean eginiko bidai honetan hainbat hiri ezagutu eta egun batzuetan familia batekin egoten gara, Berna, Praga, Poloniako Poznan eta Torun, Berlin eta Paris hiriak ezagutu ditugu, horrela hainbat kultura, leku eta ohitura ezberdin ezagutu ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu bidai honetan, elkarbanatzea eta besteei laguntzea ona dela, zuk laguntza behar duzunean ingurukoek ematea gustatzen zaizulako. Beraien aldetik gauza ugari eskeintzen zizkiguten oso esker onekoak zirelako.
Aukera izan ezgero gomendagarria dela esango genieke nahi duenak joateko eta berriz joateko aukera izango bagenu ere hara joango ginateke izugarrizko esperientzia izan zelako eta oso ondo pasa genuelako.
Interesatuak egon ezgero hemen daukazue egunero egiten genuena idazten zuten blog bat: http://tolosapoznan.blogspot.com.es/



2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna
Bizitzan zoriontsu izateko zer behar dugu?
Zoriontasunean hainbat iritzi daude, historian zehar
aldatzen joan dira pentsaerak eta hainbat talde sortu dira, desberdinak izan
arren denek helburu berdina zuten, zoriontasuna lortzea.
Aristotelesen ustez, arrazoimena eta mintzamena izateak
bereizten gaituenez gizon-emakumeok, bizitza zoriontsuena ez da izango gauza
materialez kezkatzen dena, jakintsuenaren bizitzeko modua da, bere denbora pentsatzen
igarotzen duelako egiaren bila.
Epikuroren arabera, zoriontsu
izan nahi badugu, gure nahi eta deseo natural eta premiazkoak asetzea solik
hartu behar dugu gure bizitzaren ardatz, eta asetze horretan, neurriz jokatu.
Epikuroren etikak ataraxia lortzea proposatzen du, asaldurarik gabeko
baretasun-egoera, alegia. Plazer fisikoa ez dela baztertu behar esaten zuen.
Baina plazer mota hori kontrolatu egin behar dela neurritasuna gordeta,
sufrimendurik ekar ez diezagun. Plazerik onenak mundu espiritualekoak direla
esaten zuen, batik bat, ezagutza eta adiskidetasuna.
Estoikoen iritziz,mundua den bezala denez, gizaki jakintsuak, bertutea
duenak, onartu egin behar du, ona baita
berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz. Hori
da modu bakarra zoriontasuna
lortzeko . Giza natura okertzen
denean, bertutera heltzeko ekidin behar den eta
grina sortzen da.
Kantek autonimia aldarrikatzen du, hau da, zuretzat ona dena pentsatu behar
duzu baina arau batekin, inperatibo kategorikoa, jokatu behar dugula, lege
unibertsal bihurtu nahi genukeen maxima bati jarraituz, beraz zuretzat ona dena
eta zuri egitea gustatuko litzaizukena da
Badakigu oso zaila dela denak berdinak garen gizarte bat
lortzea, pertsona batzuk nahiago dutelako besteen gainetik egon, baina uste
dugu hori enpatia falta dela. Imperatibo kategorikoarena idea ona iruditzen
zaigu(Joka
ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz)
denok irabazten aterako ginatekelako. Beharra duten pertsonei laguntza
eskeintzeak zoriontsu egiten gaituela pentsatzen dugu, beharra duten pertsonak
zenbakietan gu baino gutxiago izan arren ez direlako gu baino pertsona txarragoak.
2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala
"GIPUZKOARA ETORRI ABERATSAK BAZARETE BAKARRIK"
Orain dela gutxi EAJ-ak eta PSE-ek Javier Marotoren hitz
kritikatu zituzten etorkinez esan zituen hitzen aurka, PP-k hainbat kolektibori diru sarrerak kendu zizkielako
eta orain EAJ-k etorkinak diru laguntzekin bizitzera datozela esan du, laguntza
horiek erakarri egiten dituztelako eta “migrazio ixuri artifiziala” egiten
dutelako, diru laguntza horiek gizarteratzen laguntzen ez diela ere gaineratu
du.
Jendeak nahiago lan egiten duen jendea bizi baldintza
obeagoeak eskaintzen dituen gizartean baina eraso xenofoboak esateko aitzakiak
bakarrik dira. Kanpotik gure dirua xautzera datoztela saldu nahi digute beste gezurren
artean. Gipuzkoako foru aldundiak lortu nahi duena da aberatsek zerga gutxiago
ordaintzea, hau da, ekonimikoki eta sozialki ahuelenak direnak ahulagoak izango
dira eta aberatsak aberatsago. Denentzat gizarte desberdina saldu nahi digute,
beraintzat obeagoa dena onurak dituztelako.
Gure ez gaude ados EAJ-k hartutako erabakiarekin, denak
berdinak garelako eta besteen lekuan jarri beharko genuke jakiteko zer gustatu
litzaiguken, arazo nagusia krisia dela uste dugu etorkinek ezin dutelako lana
lortu eta horregatik pentsarazten die diru laguntzetik bizi direla, baina eskatuko genieke etorikinei lana bilatzen sailatzea eta bestela diru laguntzarik ez ematea.
http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2016/04/14/ongi-etorri-aberatsa-bazara/
http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2016/04/14/ongi-etorri-aberatsa-bazara/
2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena
ERREFUXATUEN KRISIA
SOS arrazakeria Guipuzkoako kordinatzailea izan zen eta gaur egun beste boluntario bat bezala jarraitzen du.
Agustin Unzurruzagari eginiko elkarrizketa bat da, bere ustez europa osoa krisi humanitario baten aurrean dago eta gainera ez dago betetzen bete beharko lituzkeen hainbat lege, konpromiso eta akordio. Krisiari erantzuteko ez dute aurrerapausorik egin eta orain dena ankaz gora jarri denean hasi dira mugitzen. Merkelek Hollandek eginiko hitzez galdetzen diotenean esaten du ondo geratzeko diskurtsoak egiten dituztela eta praktikan ez dituztela betetzen agindutako gauzak.
Bidezkoaden galdetzen diotenean, garbi esaten du ezetz jendeak gaizki bizi delako emigratzen duelako. Birkokatu egin beharko liraketela baina garrantzitsuena jendearen borondate dela esaten du, horretarako Europak alternatibak eta bideak zabaldu beharko lizkieke.
AEBri dagokionez Europaren inplikazio berdina eduki beharko lukeela munduaren oinarrietako bat delako.Bukatzeko migrazioa gizartearentzat onuragarria dela esaten du aldaketa sortzen direlako eta mundua aldatzen doalako.
Gu ados gaude Agustin Unzurruzagarirekin gu oso ondo bizi gara eta besteen larruan jartzen ikasi behar dugu.
2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala
MARTXOAREN 8KO
OSPAKIZUNA NOIZBAIT DESAGER DADIN
Tolosako udalak ikastetxeekin elkarlanean jarri da,
Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunen egitaraua egiteko. Tolosako udalaren
helburua ospakizun hau desagertzea da eta urteko egun guztiak izateko berdintasunaren
aldekoak, horretarako egitarau luzea prestatu dute, bertan hainbat erakusketa,
hitzaldi, ekitaldi… daude.
Honekin batera naiz aldizkariko iritzi testu honekin emakume hauek erakutsi
nahi digute emakumeek nahiz eta maila altuetan egon (kongresuan, artea sortu,
orkestrak zuzendu, kiroletan egon…) ez zaie ikusten eta aldarrikatu nahi dutena
gizonezkoen eta emakumezkoen lorpenak berdinak direla. honen kulpa komunikabideena dela esaten dute arrazoia du ikusten duguna komunikabideek erakusten digutelako eta emakume gehiago animatu nahi ditu kiroletan aritzeko
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)

