2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Bizitzan zoriontsu izateko zer behar dugu?

Zoriontasunean hainbat iritzi daude, historian zehar aldatzen joan dira pentsaerak eta hainbat talde sortu dira, desberdinak izan arren denek helburu berdina zuten, zoriontasuna lortzea.
Aristotelesen ustez, arrazoimena eta mintzamena izateak bereizten gaituenez gizon-emakumeok, bizitza zoriontsuena ez da izango gauza materialez kezkatzen dena, jakintsuenaren bizitzeko modua da, bere denbora pentsatzen igarotzen duelako egiaren bila.

Epikuroren arabera, zoriontsu izan nahi badugu, gure nahi eta deseo natural eta premiazkoak asetzea solik hartu behar dugu gure bizitzaren ardatz, eta asetze horretan, neurriz jokatu. Epikuroren etikak ataraxia lortzea proposatzen du, asaldurarik gabeko baretasun-egoera, alegia. Plazer fisikoa ez dela baztertu behar esaten zuen. Baina plazer mota hori kontrolatu egin behar dela neurritasuna gordeta, sufrimendurik ekar ez diezagun. Plazerik onenak mundu espiritualekoak direla esaten zuen, batik bat, ezagutza eta adiskidetasuna.

Estoikoen iritziz,mundua den bezala denez,  gizaki jakintsuak, bertutea duenak,  onartu egin behar du, ona baita berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz. Hori da modu bakarra  zoriontasuna lortzeko . Giza natura okertzen denean, bertutera heltzeko ekidin behar den eta grina sortzen da.

Kantek autonimia aldarrikatzen du, hau da, zuretzat ona dena pentsatu behar duzu baina arau batekin, inperatibo kategorikoa, jokatu behar dugula, lege unibertsal bihurtu nahi genukeen maxima bati jarraituz, beraz zuretzat ona dena eta zuri egitea gustatuko litzaizukena da

Gure ustez zoriontsu izateko nahi duguna egin behar dugu eta horrela alai biziko gara ametsak  edo helburuak lortzeko, diruak lagun diezazuke baina ez dizu zuzenean zoriontasuna ematen eta inguruan laguntzen dizuten pertsonak edukitzea (lagunak,familia) garrantzitsuagoa iruditzen zaigu. Pentsatzen dugu guk saiatu behar dugula ingurukoak zoriontsu egiten beraiek berdina egiteko eta denak zoriontsu izan gaitezen. Zoriontsu izateko inorrek ez du egon behar besteen gainetatik eta horregatik ezin da diskriminaziorik egon.

Badakigu oso zaila dela denak berdinak garen gizarte bat lortzea, pertsona batzuk nahiago dutelako besteen gainetik egon, baina uste dugu hori enpatia falta dela. Imperatibo kategorikoarena idea ona iruditzen zaigu(Joka ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz) denok irabazten aterako ginatekelako. Beharra duten pertsonei laguntza eskeintzeak zoriontsu egiten gaituela pentsatzen dugu, beharra duten pertsonak zenbakietan gu baino gutxiago izan arren ez direlako gu baino pertsona txarragoak.


2 iruzkin:

  1. Ados nago zuekin, hainbeste kostatzen zaigu besteekin enpatia lortzea...
    Gure arteko gatazkatxo askotan lagunduko liguke enpatikoak izatea, ezta?
    Animo!

    ErantzunEzabatu
  2. Ados nago zuekin ez da beti erreza denen zoriontasuna ulertzea. Lan bikaina jarraitu horrela eta saiatu zure zoriontasuna aurkitzen!!!!!

    ErantzunEzabatu