Zoriontasunean hainbat iritzi daude, historian zehar
aldatzen joan dira pentsaerak eta hainbat talde sortu dira, desberdinak izan
arren denek helburu berdina zuten, zoriontasuna lortzea.
Aristotelesen ustez, arrazoimena eta mintzamena izateak
bereizten gaituenez gizon-emakumeok, bizitza zoriontsuena ez da izango gauza
materialez kezkatzen dena, jakintsuenaren bizitzeko modua da, bere denbora pentsatzen
igarotzen duelako egiaren bila.
Epikuroren arabera, zoriontsu
izan nahi badugu, gure nahi eta deseo natural eta premiazkoak asetzea solik
hartu behar dugu gure bizitzaren ardatz, eta asetze horretan, neurriz jokatu.
Epikuroren etikak ataraxia lortzea proposatzen du, asaldurarik gabeko
baretasun-egoera, alegia. Plazer fisikoa ez dela baztertu behar esaten zuen.
Baina plazer mota hori kontrolatu egin behar dela neurritasuna gordeta,
sufrimendurik ekar ez diezagun. Plazerik onenak mundu espiritualekoak direla
esaten zuen, batik bat, ezagutza eta adiskidetasuna.
Estoikoen iritziz,mundua den bezala denez, gizaki jakintsuak, bertutea
duenak, onartu egin behar du, ona baita
berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz. Hori
da modu bakarra zoriontasuna
lortzeko . Giza natura okertzen
denean, bertutera heltzeko ekidin behar den eta
grina sortzen da.
Kantek autonimia aldarrikatzen du, hau da, zuretzat ona dena pentsatu behar
duzu baina arau batekin, inperatibo kategorikoa, jokatu behar dugula, lege
unibertsal bihurtu nahi genukeen maxima bati jarraituz, beraz zuretzat ona dena
eta zuri egitea gustatuko litzaizukena da
Badakigu oso zaila dela denak berdinak garen gizarte bat
lortzea, pertsona batzuk nahiago dutelako besteen gainetik egon, baina uste
dugu hori enpatia falta dela. Imperatibo kategorikoarena idea ona iruditzen
zaigu(Joka
ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz)
denok irabazten aterako ginatekelako. Beharra duten pertsonei laguntza
eskeintzeak zoriontsu egiten gaituela pentsatzen dugu, beharra duten pertsonak
zenbakietan gu baino gutxiago izan arren ez direlako gu baino pertsona txarragoak.
